XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina oso geldi zihoazen, geldiegi.
Oso urrutitik zetozela esan zioten ehiztariari, desertuko oasietatik; nekaturik zeudela, baina aurrera jarraitzeko asmoz.
Beraiek ere bazekiten hura zela mirariaren izarra.
Lurrera bakea eta maitasuna ekarriko zuen errege bat jaioko zen.
Hori zen izar hark adierazten zuen miraria.
- Bakea? Maitasuna? Desertuak? Oasiak? - galdetu zuen ehiztariak.
Hura ez zegoen hitz haiek entzuten ohiturik.
Berak lehenbailehen heldu nahi zuen eta aurrera egin zuen bizkor-bizkor.
Hirukote hura eta beren laguntzaileak oso geldi zihoazela iruditzen bait zitzaion ehiztariari.